Jarduera ekonomiko bat martxan jartzen duen pertsona edo pertsona taldea. Pertsona hauek badituzte ezaugarri eta berezitasun batzuk:
- Lanean buru belarri aritzen dira.
- Arriskua neurtzen badakite.
- Aukerak ez zaizkie ihesten.
- Objetibitatea.
- Informazioa kontrolpean dute.
- Baikortasuna.
- Diruarekiko jarrera.
- Iniziatiba / Ekimena eta aurreikuspena dituzte kudeaketan.
- Indibidualismoa eta talde lana uztartzen dituzte.
Ezaugarri hauetaz gain, ezinbestekoak dira ekintzaileak gaitasuna izatea bi arlo hauetan: egiten jakin eta kudeatzen jakin.
Ezinbestekoa da ahalmen hauek izatea, izan ere kudeaketa txar batek, zerbitzu edo produktu on bat zapuztu dezake, eta era berdinean, kudeaketa on bat ez da nahiko, ematen den zerbitzua edo eskaintzen den produktua ez bada ona.



