Zer da?
Idatzizko dokumentu bat, non bertan ekintzaileak azaltzen duen:
- Jarduera ekonomikoaren ikuspegi orokorra.
- Egitasmoaren helburuak; zer lortu nahi da.
- Estrategien definizioa, nola egingo dugu.
Zertarako da?
1. Barne gida bezala ekintzailearentzat
- AURRETIK, jarduera hasi aurretik, egitasmoaren barne lotura bilatzeko eta bideragarritasuna aurreikusteko. Hausnarketarako eta erabakiak hartzeko erabiliko den txostena izango da.
- HASIERAN, jardueraren hasieran, helburuak lortzeko jarraitu beharreko bidea erakutsiko digu.
- BIDEAN, jarduera abian denean, jarraipenerako eta jardueraren nondik norakoa zuzentzeko erabiliko da.
2. Hirugarren pertsonen aurrean aurkezpen dokumentu bezala (banketxeak, entitate publikoak, hornitzaileak, bezeroak).
Noiz lantzen da?
Edozein gastu, ordainketa edo eta inbertsio egin aurretik, izan ere hobe bait da denboran inbertitzea dirutan baino. Edozein kasutan ere, beti jarduera hasi aurrez, argitu beharreko zalantzen guztiak garbi izan eta gero honek enpresaren irekiera atzeratzea suposatzen badu ere.
Zein da bere edukia?
- Proiektuaren aurkezpena.
- Ekintzaileak.
- Jarduera eta merkatua.
- Marketing.
- Gisa baliabideak.
- Inbertsioak, ekoizpena eta zerbitzuaren nondik norakoak.
- Azterketa ekonomiko-finantzaroa.
- Betebehar legalak.


