Hasiera Enpresak Urola Erdiko merkatarien gunea.

Urola Erdiko merkatarien gunea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
MerkataritzaMerkataritzarekin lotura duten agente guztiak biltzen dituen mahaia da. Bertan partehartzea boluntarioa da, eta helburu bakar bat du:

" Profesionalki kudeatutako merkataritza bat lortzea, ingurune atsegin batean, gaur egundo eskarietara egokitua, eta espezializazioan eta desberdinketan oinarritua eta gainera erraz hurbiltzekoa".

Mahai honetako kide dira honako agenteak:

• Azkoitiko Udala, merkataritza zinegotziak parte hartzen duelarik.
• Azpeitiko Udala, merkataritza, industria eta turismoko zinegotziak ordezkatua.
• Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea.
• Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea.
• Iraurgi Lantzen S.A., merkataritza mahaiaren koordinazioa.
• Gipuzkoako Merkataritza Bazkundea.

Lan dinamikari dagokionez, mahaia aldizka biltzen da, bertan kideek dituzten asmoak eta ekimenak aurkezten dituzte, bai merkatari elkarteek, bai Udalek edo ta garapen agentziak. Mahaiak erabakiko balu ekimena bere helburuarekin bat datorrela, mahaiak berak hartzen du beregain ekimena eta guztien artean erabakitzen dira gainontzeko txikikeriak.
Besteak beste:

• Koordinazioa.
• Finantzaketa.
• Komunikazioa