Hasiera Ezagutza Gunea Gure bisio eta misioa

Gure bisio eta misioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ezagutza Gunea ezagutzaren sorrera eta transferentzian oinarritutako eta eskualdearen garapenarekin konprometitutako sare bat da eta ondorengook osatzen dugu:

  • Pertsona ardatz duten eta aldaketei aurrea hartuz ingurunera egokitzeko gai diren enpresek
  • Enpresekin malgutasunez eta aktiboki lankidetzan diharduten formazio zentroek
  • Esperientzia hau epe luzeko inbertsiotzat hartzen duten eta prozesuan finantzazioaz haratago inplikatzen diren erakunde publikoek

Amesten dugun Ezagutza Gunea horretara iritsi ahal izateko, gure misioak ondorengo oinarriak ditu:

  • Hausnarketarako eta elkarrekin ikasteko prozesuak garatzea
  • Eskualdeko pertsonen -batez ere langile eta ikasleen- kualifikazio eraginkorrerako tresnak garatu eta aplikatzea
  • Ikastetxeen formazio eskaintza eskualdearen garapen beharretara egokitzea
  • Ingurune berritzaileen sorrera bultzatuko duten politika eta estrategiak ezartzea

Horretarako agente desberdinen arteko lankidetzarako espazioak sortuko ditugu, bai Urola Erdian bertan, bai kanpoko beste agente batzuekin ere, enpresa ikuspegi praktiko batetik lan egin eta eskualdearen kohesioa bultzatuz.