Egunero-egunero aldaketak bizi ditugu eta ikasteko dugun ahalmenari esker aurrera egiten dugu. Ikaskuntza gizartearen hobekuntzarako tresna da; pertsona ororen aukerak gehitu eta hobetzeko modua da.
Ikasteko premia berrien aurrean sortzen zaizkigun galderak, honelakoak izan daitezke:
- Gauzen prezioak igo dira eta nola ikas dezaket merkeago erosten?
- Bankuko ordainketak interneten bitartez nola egin daitezkeen jakiteko nora jo daiteke?
- Enpresan sartu behar dituzten makina berriak erabiltzen ikasteko non eskaintzen dituzte ikastaroak?
- Elikaduraren zainketan gauza berriak sortu dira eta nola ikas dezaket osasungarriak diren elikagaiak ezagutzen?
- Seme-alabekiko harremanak ez dira lehen bezalakoak eta haiekin nola hitz egin behar den ikasteko formazioa zeinek eskaintzen du?
- Oporretara noa kanpora eta hango hizkuntza ikasteko nora jo dezaket?
- Euskal ondare historikoaren berri ezagutu nahi dut, baina non aurkituko dut honen inguruan erakutsiko didanik?
- Lan aukera hobeak izan nahi ditut, baina non aurki dezaket niretzat egokia izango den formazioa?
Bizi osoan zeharreko ikaskuntza, pertsonaren garapenean aurrera egiteko irekita dagoen prozesu bat da. Guztiok daukagu Bizi osoan zehar ikasteko ahalmena; etengabe ari gara ikasten, horren jabe izanik edo izan gabe, ikasten jarraitzeko mugarik ez dagoelarik. Azken finean, ikastea pertsonari oso loturik egon den ahalmena da. Eta gaur egun, ikastea ezinbesteko baldintza bihurtu zaigu, ezagutza eta berrikuntzan oinarritzen den gizartean protagonista izaerako herritar moduan jarduteko.
IKASTEA ZURE BIZITZA DA
Etengabeko ikaskuntza tresna baliagarria da, gaur egungo gizartean aurrera egiteko beharrezko diren ezagutza, jarrera eta habilidadeen jasotzea, erabilera eta gaurkotzea bermatzeko garaian. Gero-eta gizarte komplexuagoa, eta gehiago eskatzen duena da gurea, non gertatzen diren etengabeko aldaketei erantzunez, egokitu eta garatzeko ahalmena duten pertsona eta kolektiboak beharrezkoagoak diren.
IKASTEA ZURE BIDEA DA: IKASIZ IBILI - IBILIZ IKASI
Ikaskuntzak pertsonen gizarteratzea, aukera berdintasuna, eta aniztasuna errazten ditu. Zure bizi kalitatea hobetzeko modua da ikastea, behar dituzun ezagutza eta gaitasunak lortzeko modua. Eta gainera, gure gizartearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko zutabe garrantzitsua bilakatu da.
IKASTEA HOBETZEA DA
ZURE BIDEAN AURRERA EGIN DEZAZUN, IBILBIDE HONETAN LAGUNTZEN ZAITUGU
Harremanetarako pertsona: Izaskun Egiguren
Iraurgi Lantzen Urola Erdiko Garapen Agentzia
Intsausti Jauregia, Julio Urkijo 25 - Azkoitia
Telefonoa: 943 85 11 00
Posta elektronikoa:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
2. INFORMAZIOA ON-LINE
Internet erabiltzailea zara?
Internet da zure informazio iturri garrantzitsuenetariko bat?
Gipuzkoa eta EAEko formakuntza eskaintza ezagutzen duzu?
Zure era kudeatu nahi duzu informazio hori?
Etengabeko ikaskuntzaren inguruan jakinmina baduzu, http://www.hiru.com/ helbidean hainbat informazio eta ikasteko aukera aurkitu ditzazkezu.
Ikaskuntza


