
Lanbide kolokazio zerbitzua eskaintzen da. Iraurgi Lantzen, Urola Erdirako Garapen Agentziak, enpleguari begirako doako zerbitzua eskaintzen du eskualdean. Eusko Jaurlaritzak antolatuta duen LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zentru kolaboratzailea da.
Enpleguarekin lotura duten hainbat prozesuen kudeaketa gauzatzen da: enplegu-eskatzaile eta enpresei begirako zerbitzua da, non batetik, enplegu bila dabiltzan herritarrak bertan izena eman eta beraien kurrikuluma gestionatu dezakete, eta bestetik, enpresak dituzten langile beharrak betetzeko pertsonarik egokienen bilaketa kudeatzen da.
- NORI ZUZENTZEN ZAIO ZERBITZUA?
Beren lehen enplegua bilatzen ari direnei, langabezian daudenei, lan-merkatura itzuli nahi dutenei eta lanean arituta ere, enpleguz aldatu nahi dutenei.
Baita lan-postuak betetzeko langilerik egokienen bilaketa gestionatu behar dituzten enpresei ere.
- ZERBITZUAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO?
Zerbitzuarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, 943 85 11 00 telefonora deitu edo Azkoitiko Julio Urkijo 25ko Intsausti Jauregitik pasa daiteke.
Lana


