Hasiera Munoaundi

Munoaundi

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Munoandi1Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua gure Aroaren aurretiko I. milurtekoan zehar eraiki zuten, erromatarrak gure lurraldera heldu aurretik. Historiaurreko azkeneko fasea da Burdin Aroa, lekuko idatziak izan baino lehenagokoa.

Aztarnategia Azkoitia eta Azpeitiko udalerrien artean dago, Txalintxo izeneko mendiaren ekialdean eta Loiolaren gainean. Bertatik Urola bailararen eremu handi bat menperatzen da.

Herrixka honetan 2006. urtetik aurrera indusketa arkeologikoa egiten ari gara Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurreko kideak, duela 2.500 bat urte bertako biztanleak nola bizi ziren ezagutzeko.

Munoandi3