Hasiera Munoaundi Gaur egungo egitasmoa (2006-2012)

Gaur egungo egitasmoa (2006- 2012)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
PROIEKTUA

2.006. urtetik aurrera Munoaundi herri harresituan ikerketa arkeologikoa aurrera eramateko proiektu orokor bat garatzen ari gara, epe ertainera aurreikusita dagoena, 2.012. urte arte. Egitasmo honek hiru ardatz nagusi ditu:

AZTARNATEGIAREN BABESA

o Aztarnategiaren lurrak esku publikoetan egotea, babesa sendoagoa izan dadin. 2006. urtean garatua.
o Aztarnategiari kalte egiten dion pinudia moztea. 2009 urtean martxan jarri da.
o Urtez urteko kontserbazioa eta esparruaren garbitzea.

munoandi4-1INDUSKETA ARKEOLOGIKOA

o Ezaguera orokorra, miaketa sistematikoen bidez. 2006. urtean garatua.
o Babes egiturak eta sarbidea aztertzea aztarnategiaren mendebaldean. 2007. urtetik burutzen ari gara.
o Etxebizitzak eta bizimoduak ezagutzea goiko aterrazamenduaren hego-mendebaldean. Oraindik hasi gabe.

DIBULGAZIOA

o Material didaktikoak argitaratzea jendartean aztarnategia eta bere ondareari buruzko ezagutza zabaltzeko.
o Indusketan zehar bisita gidatuak.
o Aztarnategiaren musealizazioa, indusketaren emaitzek aukera ematen badute.