Hasiera TURISMOA Trenaren museoa

Trenaren Museoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Trenaren museoaAzpeitiko Urola Trenaren geltokia izandakoak tren-makina zaharrak eta tren munduari dagozkion osagai ezberdinak biltzen ditu. Egiazko lurrun-trenera igoz bisitaldia biribildu daiteke.

Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa du, lurrun-lokomotorak, tranbiak, trolebusak, auto-motorrak eta era guztietako bagoiak. Trenbidearen historian murgilduko garen honetan, geltokiko transformazio elektrikoko zentral zaharreko instalazio harrigarriak, orain dela 100 urte zegoen teknologia modernoenaren isla direnak, trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa eta munduko trenbideko erlojuen bilduma onenetako bat ikusiko ditugu.

Trenaren museoaTrenaren Euskal Museoa ezagutu ondoren, tren bidaia ere egin daiteke asteburuetan, ehun urtetik gorako "Aurrera" lurrun-trenak atoian eramaten dituen Urola Trenaren bagoi zaharretan, bailararen parte bat zeharkatuz.

INFORMAZIOA

JULIAN ELORZA HIRIBIDEA, 008
20730 AZPEITIA
Tel. 943 15 06 77
Fax. 943 15 0746
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.euskotren.es
www.urolaturismo.net

SALNEURRIAK
Sarrera: 2 euro. Trena eta museoa, 4 euro.
Bisitaldi gidatuak: ordua eskatuta. 25 lagun gutxienez.

ORDUTEGIA:
Urtarriletik apirilera arte eta azarotik abendura:

Asteartetik larunbatera:10:00-13:30 eta 15:00-18:30.
Igande eta jaiegunetan:10:30-14:00.

Apiriletik ekainera arte eta irailetik urrira:

Asteartetik ostiralera ( ez larunbatera): 10:00 -13:30 eta 15:00-18:30.
Larunbatak:10:30-14:00 eta 16:00-19:30.
Igande eta jaiegunetan: 10:30-14:00.

Uztailan eta abuztuan:

10:30-14:00 eta 16:00-19:30.
Igande eta jaiegunetan: 10:30-14:00.
Astelehenak (jaiegunak barne) itxita.


Lurrun-trenaren zirkulazio ordutegia:

Apirilaren 5etik azaroaren 4 arte:
Larunbatetan: 12:30 eta 18:00
Igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik):12:30.
Egun seinalatuak: maiatzak 22, urriak 8 eta abenduak 8.