Hasiera IRAURGI LANTZEN Inguru ekonomikoa

Inguru ekonomikoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Sektore ekonomiko nagusien banaketa desberdina da Urola Erdiko bailararen berezitasunetako bat, enpleguari dagokionez behintzat.

Ondorengo taulan adierazten den bezala, industria da eskualdearen motorra, eta eskualdeko enpleguaren %49,2 suposatzen du.
Eraikuntzak, enpleguaren %11,2 da eta gainontzeko sektoreak %39,6 suposatzen dute.

 

Enplegua beste zerbitzu jardueratan
%

Enpresa zerbitzuak, aseguruak eta banketxeak; enplegua
%

Garraioa, ostalaritza eta merkataritzan enplegua
%

Eraikuntzan enplegua
%

Industria eta energian enplegua
%

Urola Erdia

16.1

6

17.5

11.2

49.2

Azkoitia

19.5

5

19.6

7.1

48.5

Azpeitia

14.4

6.4

16.4

13.2

49.6

Iturria: Eustat, enpresak eta establezimenduak. Elaborazio propioa. 2007

Arlo industrialean oinarrituz, eskualdeko biztanleri okupatua, ekoiztutako ondasunen arabera sailkatuko dugu; horrela mota desberdinetako ondasunak definituko dira: kontsumo ondasun iraunkorrak, ez iraunkorrak, ekipamendu ondasunak eta bitarteko ondasunak.

 

Biztanleri okupatua industriako ondasun kontsumo tradizionaletan
%

Biztanleri okupatua industriako ondasun kontsumo iraunkorretan
%

Biztanleri okupatua industriako ekipamendu ondasunetan
%

Biztanleria okupatua industriako bitarteko ondasunetan
%

Urola Erdia

1.7

17.3

16.2

13.8

Azkoitia

1.7

12.0

20.9

15.5

Azpeitia

1.7

21.0

12.9

12.6

Deba barrena

2.8

22.0

21.8

4.0

Deba garaia

2.8

26.1

19.8

4.9

Donostialdea

1.5

12.6

4.8

4.9

Goierri

5.5

23.5

12.5

7.0

Tolosaldea

1.5

21.0

8.5

5.9

Urola Kosta

1.7

28.7

10.7

5.3

Datu hauek analizatzen baditugu lurralde historikoko beste eskualde batzuekin, baieztatu dezakegu Urola Erdiak pisu ertaina edo txikia duela kontsumo ondasuneko industrian, bai tradizionalean bai eta ere iraunkorrean. Nabarmendu beharrekoa industria ekipamendu ondasunetan okupatua dagoen biztanleria (Deba barrenean eta garaiak bakarrik gainditzen dute) eta bereziki industria bitarteko ondasunetan okupatutakoarekin, erreferentzia guztietan pisu haundiena duena.
Bitarteko ondasunak, beste enpresa baten ekoizpen prozesuan txertatzen diren ondasunak izan ohi dira, ondorioz esan daiteke, beste enpresa batzuekiko osagarritasun haundia dagoela. Batzuetan osagarritasun hau eskualdeko enpresekin emango da eta beste batzuetan eskualdez kanpoko enpresekin. Edozein kasutan, ondorioztatu dezakegu eskualdeko enpresek duten menpekotasuna beste bezero industrialekiko eta ez bukaerako kontsumitzailearekiko.

Eraikuntzari dagokionez, baieztatu dezakegu, azkeneko urteetan izugarrizko booma bizi izan dela eta biztanleri okupatuaren %9.1 izatetik %11.2 izatera pasatu dela.

Hirugaren sektoreari dagokionez, zerbitzuak eta merkataritza, hazkunde positiboa izan du azkeneko urteetan enpleguari dagokionez, hala eta guztiz hazkunde hau ez da Gipuzkoako lurralde historikoan adinakoa izan alderatuz osotasunean.