
Iraurgi Lantzen, Urola Erdiko Eskualdearen Garapen Agentzia da eta gaur egun Azkoitia eta Azpeitiko udalek osatzen dute.
1.988. urtean sortu zen, Elkarte Anónimo gisa, Udalek hainbat udalez gaindiko zeregin uzketaren ondorioz, Urola Erdiko Bailara eta osatzen duten herrien garapenerako interesgarri izan daitezken hainbat ekintza egitea xedetzat duelarik.
Hainbat ekintza aurrera eramateko gaitasuna du, bai enpresa arlokoak bai turismo, negozio, ikerketa eta garapena, merkataritza, kultura eta prestakuntzarekin loturikoak ere.
Urola Erdia
Urola Erdiko Eskualdea Gipuzkoako erdikaldean aurkitzen da, Urola ibaiaren arro hidrografikoaren erdikaldean, hegoaldetik-iparrera zeharkatzen duelarik.
Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoako herriek osatua, orografi maldatsua du eta 28.000 biztanle, gehiengoa euskalduna.
Biztanle dentsitatea bajua da bere inguru geografikoarekin konparatuz. Hala eta guztiz, hainbat landa gune nabarmentzen dira nekazaritzak duen garrantziaren seinale.



