DEFINIZIOA


Zerbitzu pertsonalizatua bailarako enpresei, dirulaguntzei buruzko informazioa, eta laguntza kudeaketan.

Aholkularitza eta laguntza beste edozein motatako informazio bilaketan enpresarentzat.


Argi geratu dadila, enpresa esaten dugunean, enpresa industrialak eta komertzioetaz ari garela.


Zerbitzu hau aurrera eraman ahal izateko, bi arlotan lan egiten da batipat:

 

INFORMAZIOA

Irekita dauden subentzio eta laguntzei buruzko informazioa eskaintzen zaie enpresei, nahiz enpresa industrial, zerbitzuetakoak edo ta merkataritza arlokoak izan. Betebeharreko gutxieneko baldintzak, aurkezpen epeak, norberari dagozkion kasuko bilaketak ere egiten ditugu.
Eguneratutako informazioa izaten dugu dirulaguntzetaz, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak, Eusko Jaurlaritza, SPRI, ICEX eta estatu mailakoak ere bai, hala nola INEM eta beste batzuk.

PRESTAKUNTZA

Prestakuntza zentzu zabal batean ulertzen dugu, norberaren garapen kurrikularra baiño askoz urrutirago dijoana, zer eskaintza hau merkatuan dagoen prestakuntzarekin guztiz osatua dago.
Prestakuntza sortzailea bultzatu nahi dugu. Horretarako, bilera dibulgatiboak antolatzen ditugu, gure eskualdeko enpresentzat interesgarriak iruditzen zaizkigun gaietaz. Esaterako, kalitateaz, lan arriskuen prebentzioa, euroa, edo ta internazionalizazioaz, etab.

MIKROGUNEA

Iraurgi Lantzen S.A.k parte hartzen du “MIKROGUNEA: mikroenpresarentzat gunea” proiektuan, “MIKROGUNEA” deritzon garapenerako taldekatzeak bultzatua eta 31 erakundek osatua. Proiektu hau, Europar Erkidegoko EQUAL ekimenean 3.ardatzean “ Moldakortsuna” barne onarturiko proiektua da.

Ardatz honen helburua, enpresa txikien eta langileen oldakortasuna bultzatzea da aldaketa ekonomiko, egiturazko eta informazio teknologien inguruan.
Europar Gizarteratze Fondoak kofinantziatutako proiektua da eta informazio gehiagorako:

www.mikrogunea.org

 

www.azkoitia.net www.azpeitia.net