|
|
|
Nekazaritza arloa. Historikoki
bere garrantzia izan du nekazaritzak gure eskualdean, bai ekonomikoki
bai sozialki. Gaur egun %2.5 pisua du lanean dagoen biztanleriaren gain
eta tendentziak erakusten digu % beherantz doala. |
![]() |
|
Industria Arloa Urola Erdiaren industriarekiko lotura, garbi ikusten da, lanean dagoen biztanleriaren %46.5, industrian enplegatzen bait da, inguru geografikoko % guztiak gaindituz. 1.996 urtean batazbesteko, udalerrien balio erantsiaren %54.5 industriak aportatzen zuen. |
||
Industria sareari dagokionez, honako azpi-arloetan banatzen da:
Egurra eta etxerako altzariak, bailaran pisu gehien
duen aktibitate ekonomikoa da bertan lan egiten duen biztanle kopuruaren
arabera. Azpeitia da bai bailaran bai Euskal Autonomi Elkartean aitzindari,
altzarigintzan. Burdingintza ez-integrala: altzairu arrunt eta altzairu bereziei dagozkio. Estatu mailan esanguratsuak diren enpresak aurkitzen dira gure eskualdean. Ikusten
denez, industria sareak, anizkoitasun nabarmena aurkezten du eta honetaz
gain, beste hainbat azpisektoreen indartzea ere nabarmentzen da , esate
baterako galdaragintza eta zehaztasun haundiko enpresena. |
![]() |
|
Eraikuntza Lanean
dagoen biztanleriaren %9.1 suposaten du, nabarmen gora eginez, atzerriko
ekonomíaren pizkunde horren ondorio bezala. |
![]() |
|
Zerbitzuak Probintziarekin konparatuz, Urola Erdiak garapen ahula du. Hala eta guztiz gehituz dijoa enpleguaren zerbitzuetarako tendentzia. Bailaran arlo honek dituen berezitasunak honako hauek dira: anizkoitasun bajua, itxuraketa tradizionala, enplegu baldintza txarrak eta kualifikazio eskasa.
Azpeitia bailarako komertzio zentru bezala gauzatzen da, bai osasun,
prestakuntza eta komertzioen aldetik. |
![]() |
|
|
|
||