UROLA ERDIA
Urola Erdiko Eskualdea Gipuzkoako erdikaldean aurkitzen
da, Urola ibaiaren arro hidrografikoaren erdikaldean, hegoaldetik-iparrera
zeharkatzen duelarik.
Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoako herriek osatua,
orografi maldatsua du eta 28.000 biztanle, gehiengoa euskalduna.
Biztanle dentsitatea bajua da bere inguru geografikoarekin konparatuz.
Hala eta guztiz, hainbat landa gune nabarmentzen dira nekazaritzak
duen garrantziaren seinale.