LANGAI, Euskal Lan Zerbitzua


Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak enpresen eta enplegu-eskatzaileen esku jarria, EAEm bertako langabezia-indize altuari aurre egiteko abiarazitako enplegu-politika aktiboetarako beste tresna bat da. Ahalegin handienak helburu hori lortzera zuzentzen ditu, hain zuzen. Horregatik, Langaik kalitate.maila goreneko zerbitzua eskaintzen die enpresei, horien pertsonal-beharrak betetzeari begira.

Hori dela eta, zure enpresan lanposturen bat bete behar baduzu, Langaik konponbiderik onena eskaintzen dizu.

Datu-base osatua duelako, lan egiteko prest dauden gaitutako pertsonak biltzen dituena, datuak kudeatzeko gaur egun dauden prozesu zorrotzenei esker.

Langaik zerbitzu azkarra ematen duelako eta eskainitako lanposturako hautagaiak berehala eskura jartzen dituelako.

Enpresek pertsonan-beharrak Langaiko Zentro Laguntzaileen saretik etorritako prestakuntza handiko profesional-talde batek ematen duen segurtasunarekin bete ahal izango dituztelako.

Langaiko Zentro Laguntzaileak Euskal Herri osoan zehar banatuta daudelako

Zerbitzua guztiz doakoa delako.

Euskal Herriko 15.000tik gora enpresek Langairen zerbitzua erabili dutelako eta oso emaitza onak lortu dituztelako.


 



www.azkoitia.net www.azpeitia.net